lunes, 4 de mayo de 2015

POLITIKA? LEHENGO LEPOTIK!



Maiatzeko hauteskundeak hurbiltzen zaizkigun neurrira begi aurreko espektakulua gero eta negargarriagoa iruditzen zait. Bipartidismoari agur esateko abagune historikoan geundela pentsatzetik betiko ibilbide hautseztatuetatik goazela uste izatera pasatu naiz, eta ez diot egoerari baikor izateko arrazoirik ikusten.

Estatu mailako puzzle politikoari errepaso txikitxo bat emanda ere nahikoa da alderdi politikoak zein nolako saltsa-maltsatan dauden sartuta ikusteko. Txikiak zein handiak, zirkoko funtzioari ekin aurreko urduritasun-zurrunbiloan harrapatuta ageri dira, espektakuluak berak irentsiko ote dituen izututa. Inportanteena ez bide da zer eskainiko dioten sarrera ordaindu duen hiritarrari, nork pistan bere tokia izango ote duen baizik, ekilibrista edo lehoi hezitzailea izan behar duen berdin diolarik. Horixe eta ez beste ezer darakuskigu oraingo panorama politikoak.    

Gobernatzeak ekartzen dituen kontraesan eta arazoak frogatu gabe urtzen ari dira balizko gobernu aukera itxaropengarriak. Begi bistan dago hiritargoa amorfoa dela eta sentsibilitate punturik ez darakutsan inoren errespontsabilitatea eskatzea ezinaren hurrena bilakatzen da luzaroan. Eta horrek, beti, boteretsu anonimoen alde jokatzen du, ezker edo eskuinekoa izanda ere.



http://www.fentmuntanyaiformacio.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario